oz handiz iragartzen dugu Unai Letona izango dela hemendik aurrera gure lehen taldeko entrenatzaile berria.
Unaik esperientzia handia du futbolaren munduan, eta azken urteetan lan bikaina egin du bai Durangoko Culturalen bai Ezkurdin, jokalarien garapena eta taldearen hazkundea ardatz hartuta. Bere lan egiteko moduak, konpromisoak eta futbolarekiko pasioak erreferente bihurtu dute eskualdeko futbolaren barruan.
Ziur gaude bere ezagutzak, lidergoak eta ilusioak bultzada garrantzitsua emango diotela gure proiektuari. Klubaren balioekin bat datorren entrenatzailea da, eta erronka berri honi energia eta motibazio handiz ekingo dio.
Klub osoaren izenean, ongietorri beroena eman nahi diogu Unairi eta zorterik onena opa diogu etapa berri honetan
Bestalde, jakinarazi nahi dugu Israel Jimenez prestatzaile fisiko eta readaptatzaile berria izango dela.